Fitxaketa
Caja Laboral Baskoniak Taquan Dean fitxatu du hilabeterako
Erredakzioa
Unicajak alero postuan jokatzen duen jokalariari fitxa kendu zion urtarrilaren 20an. Amerikarrak Euroliga bakarrik jokatuko du talde arabarrarekin.
Caja Laboral Baskoniak Taquan Dean fitxatu du hilabeterako eta Euroliga bakarrik jokatzeko. Deanek astelehenean pasako du azterketa medikua.
Iragan urtarrilaren 20an fitxa kendu zion Unicajak Deani. Hamabost partida jokatu zituen ACB Ligan eta 9,5 puntu bataz beste sartu zituen. Euroligan 11,7 puntuko bataz bestekoa izan zuen eta 9 partida jokatu zituen.