Itxi

Goi-bilera Montrealen

Nazioartea Haitiren etorkizuna adosten saiatuko da gaur

Erredakzioa

Hainbat herrialdetako ordezkariek bilera egingo dute Haiti nola berreraiki adosteko.

Hainbat herrialde eta erakundetako ordezkariak Montrealera (Kanada) heldu dira, gaur Haitiri buruz egingo den nazioarteko goi-bilerara.

Kanadako Kanpoko Arazoetako ministroak adierazi duenez, bileraren helburua Haiti berreraikitzeko plan bat koordinatzea da. "Orain behar duguna guztion artean eratutako plan bat da, haitiarren beharrizanei erantzuteko", adierazi du ministroak.

Batzarrean laguntza humanitarioa ematen dutenen herrialdeen arteko koordinazio beharrari buruz hitz egingo dute ere, lurrikararen ostean lehenengoko egunetan sortutako arazoen ondorioz.

Hainbat herrialdek AEBek laguntza humanitarioa nola kudeatu duen kritikatu dute.

Koalizio Humanitarioa deituriko Gobernuz Kanpoko Erakunde talde batek bileran Haitiren kanpo-zorra barkatzea adostea eskatu du, 890 milioi dolar inguru.

Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendariaren ustez, Haitik "Marshall Plan baten beharra du", Bigarren Munduko Gerran Europan egin zutena bezalako.

120.000 lagun hil egin dira lurrikararen ondorioz eta Haitiko agintarien ustez zifra hori 150.000raino igo daiteke.

Albisteak (4)

Bideoak (1)