Istripua
90 pertsona zeramatzan hegazkin bat erori egin da Libanoko uretan
Erredakzioa
Hegazkina Etiopiara zihoan. Libanoko hiriburutik aireratu eta bost minutura radaretatik desagertu zen.
Laurogeita hamar pertsona zeramatzan Ethiopian Airlines konpainiako hegazkin bat erori egin da gaur goizaldean Mediterraneo itsasora, Beiruten aireratu eta gutxira, Libanoko hiriburuko aireportuaren iturriek informatu dutenez.
Hegazkina, Boeing 737 bat, radarretatik desagertu da aireratu eta bost minutura. Prentsaurrekoan Ghazi Aridi Libanoko Garraio ministroak zehaztu duenez, bidarietako 54 libanoarrak ziren, eta beste 38 beste herrialde batzuetakoak (Etiopia, Siria, Kanada, Errusia eta Frantzia, kasu).
Nolanahi ere, Girma Wake Ethiopian Airlines konpainiako presidenteak esan du ez duela inor bizirik atera den berririk: "Libanoko agintariekin harremanetan jarri naiz, eta ez dute bizidunik baieztatu".
Hegazkina 01:10ean (Euskadiko ordua) atera zen Libanotik, Addis Adebarako bidean, eta Naameh herritik 3,5 kilometrora erori zen, minutu batzuk geroago.
Eguraldi txarra
Aridik esan du balitekeela eguraldi txarraren ondorioz jazo izana istripua, baina ez du beste daturik gaineratu. Agintariek gauza bakarra omen dute argi; ezbeharra ez dela sabotajea izan.
Garraio Bidaiarietako senide batek Libanoko telebistari esan dionez, hegazkina aireratu zen unean tximista eta trumoi ugari zeuden.
Dena dela, aireliniako presidenteak ziurtatu du eguraldia ez zela horren txarra. "Eguraldi txarra zegoen, baina ez naiz gai zenbaiteranokoa zen esateko. Baina seguru aski ez zen hain txarra".
Wakeren hitzetan, abenduaren 25 azterketa bat egin zioten hegazkinari, eta ez zuten arazorik atzeman.
Ethiopian Airlines konpainia Afrikako inportanteenetakoa da, eta duela gutxi Asiara ere hedatu zen. Ostiralean hurrengo belaunaldiko 10 Boeing erosteko agindua eman zuen.