Enkanteak
Musikariak Haitiren alde
Erredakzioa
U2k eta Jay-Zk martxan jarritako ekimenaz gain, Europako musikari garrantzitsu askok hainbat objektu (gitarrak, jakak, etab) jarri dituzte enkantean, Haitiren egoera hobetzen laguntzeko.
Damon Albarn (Blur taldeko liderra), Chris Martin (Coldplayko abeslaria)&' || 'nbsp;eta Radiohead eta Arctic Monkeys taldeek bat egin dute U2rekin eta Jay-Zrekin, Haitiren alde. Ebay enkante webgunean Chris Martinen jaka, Radioheadeko partaideek egindako artelan bat, DJ&' || 'nbsp;Shadowren biniloak pintxatzeko gailu bat eta Alex Turner Arctic Monkeys taldeko abeslariaren gitarra bat (2.800 libra ingurukoa). Enkantean parte hartzera animatzen bazara, Gang of Four taldearen disko berria inork baino lehenago entzun ahal izango duzu, Andy Gill gitarra jotzailearekin batera.
Halere, Damon Albarn Blur taldeko liderrarena da enkante bitxiena:&' || 'nbsp;enkantea irabazten duenari abesti bat idatziko dio. 5.100 libra (eta gora, eta gora...) ingurutan dago enkantea.
Intermon Oxfam GKEak jasoko ditu enkante horien irabaziak. Hemen, enkante guztiak.
Wilco talde estatubatuarrak, bere aldetik, bi kontzertu eskegi ditu bere webgunean. Doan deskargatu daitezke, baina borondatezko 15 dolarreko dohaintza eskatzen dute, Haitiko herrari laguntzeko.