Itxi

Bilbotarraren film luze berria

'Balada triste de trompeta' filmatzen hasi da Alex de la Iglesia

Erredakzioa

Carolina Bang eta Carlos Areces (Lorna eta Querejeta 'Plutón BrB Nero' telesailan) arituko dira lan berri honetan. Zirko munduko drama bat erabiliko du zuzendariak 70.hamarkadako Espainia islatzeko.

Alex de la Iglesia zuzendaria bere bederatzigarren film luzea filmatzen hasi da: Balada Triste de Trompeta. ''''Beldur komikoa lantzen duen tragedia irrigarria'''' da istorioa, eta pailazo, telebista eta zirko mundua uztartzen ditu. Eszenatoki honekin 70.hamarkadako Espainia islatu nahi du zuzendari euskaldunak. Zazpi milioi euroko aurrekontua du eta bederatzi hilabetetan filmatuko dute, Madril, Alcoy eta Alacanten.

Madrilgo jolas-parkean egin duten prentsaurrekoan aurkeztu du zuzendariak film berria. Bertan grabatu dute Nataliaren (Carolina Bang) eta Javier pailazoaren (Carlos Areces) arteko maitasun eszenetako bat. Pluton BrB Nero telesailean ere egin izan dute lan bi aktore hauek Alex de la Iglesiarekin:&' || 'nbsp;Lorna pertsonaia berezi eta erakargarria da Carolina Bang telesailan eta Querejeta teniente gisa ikusi izan dugu Carlos Areces. Ekoizpen berri honetarako beste aktore ezagun batzuk ere deitu ditu zuzendariak: Sancho Gracia, Luis Varela, Terele Pavez, Fernando Guillen Cuervo, Fran Perea, Raul Arevalo, Manuel Tejada, Enrique Villén, Joaquin Climent eta Juana Corder, besteak beste. Benetako pailazoa ere izango da aktore profesionalen artean: Alfonso Aragon, "Fofito", ikusi ahal izango dugu Balada Triste de Trompeta film berrian.

Bi pailazo beldurgarri eta desitxuratu ikusiko ditugu pelikula honetako zirkoan, dantzari eder baten maitasuna lortzeko lehia bizian. Zirko horretako drama Espainiako historiako benetako gertakizunekin lotuko ditu Balada Triste de Trompeta lanak. Helburua? Carrero Blancoren erahilketarekin hasitako garaia islatzea, Alex de la Iglesiaren esanetan ''''herri honen zoramena eta kaosa ederki baino hobetu islatzen baitute urte haiek''''. Zuzendariaren esanetan, ''''orduko Espaina zirko hutsa zen eta oraingoa ere halaxe da;&' || 'nbsp;baina gaurkoan - gaineratu du de la Iglesiak- pailazoak aldatu dira''''.