Itxi

Estreinaldia

'Invictus': Nelson Mandela gure aretoetan, Morgan Freemanen eskutik

Erredakzioa

Clint Eastwoodek zuzendu du lana eta presidente izendatu berri duten Mandela da bertan protagonista. Bere herrian batasuna lortzeko arrakastarik gabeko errugbi taldeari laguntza eskainiko dio.

Aste honetatik aurrera Nelson Mandela izango da gure zinema-aretoetan protagonistetako bat. Clint Eastwoodek zuzendutatako Invictus filma da ostiraleko estreinaldi nagusienetako bat, eta bertan Morgan Freeman eta Matt Damon ditugu protagonista.

Filma John Carlin egilearen The Human Factor: Nelson Mandela and the Game That Changed the World eleberrian dago oinarrituta. Presidente izendatu berri dute Nelson Mandela eta heldu eta berehala argi ikusiko du apartheidaren ondorioz bere herria banatuta bizitzen jarraitzen duela, arraza arteko bareizketagatik zein banaketa ekonomikoagatik. Hegoafrikako errugbi taldeak aukera oso gutxi ditu 1995eko Mundu Mailako Txapelketan arrakastaz aritzeko. Baina, kirola hizkuntza unibertsala izan daitekeela oinarritzat hartuta, babesik gabe bizirauten duen errugbi talde hori laguntzeko erabakia hartuko du Mandelak, bere herrian batasuna lortzeko helburuarekin.

Lo que sé de Lola izan zen Javier Rebollo zinemagile madrildarraren lehen film luzea eta Carmen Machirekin grabatu du orain aurkezten duen lan berri hau. La mujer sin pianoren protagonista nagusia da Machi:&' || 'nbsp;gau bakar bateko istorioa da, Madrilen, eta Rosaren bizitza kontatzen du. Monotonian murgilduta, bere senarra taxi-gidaria da:&' || 'nbsp;bere semea etxetik joan da eta depilatzaile lanean buru-belarri dabil.

Stephen Frears zinemagile britainiarrak eta Michelle Pfeifferrek bat egin dute 20 urteren ostean. Las amistades peligrosas grabatu zuten orduan eta orain Chéri. Parisiar garaiko gizartean, XX. mende hasieran, bera baino gizon gazteago batekin maitemintzen da nahi gabe.

KAthry Bigelowk Mark Boal kazetari eta gidoilariaren bizitza eraman du pantaila handira. Elitezko armadarekin izan zen Boal, Iraken, eta bere bizitzan oinarrituz egin du En tierra hostil. Protagonistak Guy Pearce, Ralph Fiennes eta David Morse dira eta giza drama bat da. Azken Urrezko Globoetan atal nagusietan izendatuta egon ostean, Oscarretara izendatuta dago.

Otfied Preussleren testuan oinarritu da Marco Kreuzpaintner Krabat y el molino del diablo filma egiteko. David Kross eta Daniel Brühl -Good bye, Lenin!- dira film fantastiko honen protagonistak. 30 urteetako gerra amaitu berri, Krabatek (Kross) familia osoa galdu du.

Bideoak (3)