Itxi

Irudi berria

YouTubek formatu modernoagoa izango du

Erredakzioa

Ataria berritzeko frogak egiten ari dira YouTuben. Modernoagoa, intuitiboagoa eta erabiltzeko errazagoa izango da.

YouTube formatu errazago eta intuitiboago baten bila dabil, eta horretarako, erabiltzaileei beraien iritzia eskatu die enpresako blogaren bitartez. Oraingoz aldaketa hauek ingelesez baino ez daude; dena den, frogaren eredua ikusgai dago.

"YouTube egunero erabiltzen dutenentzako, zein noizean behin erabiltzen dutenentzako atari modernoagoa, intuitiboagoa eta erabiltzeko errazagoa izango da", azaldu dute agiri batean.

Hori horrela, diseinu berriak itxura dotoreagoa dauka eta bideoei buruzko azalpen zabalagoak izango ditu. Gainera, aldaketen artean, YouTube HTLM5ean eskainiko da lengoaia hori erabiltzen duten nabigatzaileentzako.

Bertsio esperimentala da eta bideoak ikusteko ez da Flasha deskargatu beharko. Gainera, YouTube telebistan ikustea hobetuko du. Oraingoz, lengoaia hori erabiltzen duten nabigatzaileekin baino ez da bateragarria.

Diseinu berriaren abantailak

Bideoak ikusten diren bitartean bilaketak egiteko aukera emango du diseinu berriak. Kontrol berriek irudiaren tamaina aldatzeko aukera emango dute eta pantaila osoa hartzen duen laukizuzena ere ekarriko du.