Itxi

Krisi politikoa

Brown eta Cowen Ipar Irlandan bildu dira

Erredakzioa

Justizia eta Barne Arazoetako eskumenak transferitzeko akordio ezak sortu du krisia eta Ipar Irlandako bake prozesua eten egin da.

Gordon Brown lehen ministro britainiarra eta Brian Cowen Irlandakoa Belfasten bildu dira Justizia eta Barne Arazoetako eskumenak transferitzeko egoerari irtenbidea emateko.

Krisia gaindituko dela uste osoa dute, gaur arratsaldean Londresen bildu eta gero egindako adierazpenen arabera.

Peter Robinson Ulsterko Alderdi Unionista Demokratikoaren (DUP) buruzagiarekin eta Martin McGuiness Sinn Feineko ordezkariarekin bildu dira Brown eta Cowen.

DUP alderdiak eta Sin Feinnek ez dute Justizia eta Barne Arazoetako eskumenak transferitzeko egutegiaren inguruan akordiorik lortu. Egun, Londresek kudeatzen ditu.