Itxi

Miarritze

Gaur hasiko da Nazioarteko FIPA Jaialdia

Erredakzioa

Nazioarteko Ikusentzunezko Programen Jaialdia da FIPA. Benoît Jacquot aktoreari omenaldia egingo diote aurten.

Gaur hasi eta hurrengo sei egunetan izango da Miarritzeko Nazioarteko Programen FIPA Jaialdia.

FIPA Jaialdiak munduko telebistetan egiten diren ikusentzunezko ekoizpenik onenak biltzen ditu. Hortaz, telebistako ehunka profesionalek produkzioak saldu, erosi eta arrakasta izan duten formulak elkarbanatzeko aprobetxatzen dute jaialdia. Miarritzeko emankizunek iraunen duten sei egunetan (iaz baino egun bat gehiago)&' || 'nbsp;argi eta garbi gelditu da eduki aberatseko hedabidea dela telebista.

Besteak beste, Europa eta Ipar Ameriketako filmak, dokumentalak, serieak eta musikalak ikusiko dira. Baita Txina, Costa Rica, Zelanda Berria eta Australiakoak ere.

Sei eskenalekutan ikusi ahal izango dira telebista emankizunak. 25 pertsonak osatutako bost epaimahaik adi-adi jarraituko dituzte emankizunak, bukaeran, epaia emateko.