Irudia estreinatu du ETBk
Dekoratu eta kontinuitate berria
EITB
Lidergoa, modernitatea eta hurbiltasun kontzeptuak sendotuko dituen irudia eman nahi da dekoratu berri hauekin.
Astelehen honetan, urtarrilaren 25ean, ETBk kontinuitate eta albistegietako dekoratu berria estreinatu ditu. Lidergoa, modernitatea eta hurbiltasun kontzeptuak sendotuko dituen irudia eman nahi da dekoratu berri hauekin. 16/9 formatora egokitutako proposamena da eta gaur egun eskaintzen den irudiarekin eta beste kateek eskaintzen dutenarekin haustea da asmoa. Halaber, soiltasuna islatu nahi da, orain arte nagusi ziren formaz betetako fondoak alde batera utziz.
ETBko marka "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan eta kirol saioetan barneratzeko aukera izateaz gainera, EITB Komunikazio Taldearen markaz ere baliatu ahal izango dira aurrerantzean errekurtso gisa. Horrez gain, dekoratuak aprobetxatzeko set anitz bat kokatuko da. Programa bereziak eta banakoak egiteko, edo dekoratu guztia erabiltzen duen programa baten barruan erabiliko da.
Albistegien irudi bizia eta dinamikoa eskaini nahi da. Erakargarria eta sendoa. Mugimendua fondoetan eta dekoratuen plano anitzetan islatuko da. Dekoratua set anitzekoa bada ere, bizkarrezurra albistegien mahaia izango da. Dena den, beste kokapen batzuk ere aztertuko dituzte aurkezleentzat, mahaitik kanpo.
Kontinuitate berriaren diseinuari dagokionez, ETBk irudi berritzailea eta apurtzailea eman nahi du, beti ere markaren esentzia eta kolore korporatiboak errespetatuz. Soila eta malgua izango da kontinuitateko irudia eta ikus-entzulearekin bat etortzea du helburu.
Beste balio positibo batzuk ere islatu nahi ditu irudi berriak, irudi baikorra eta irekia izan nahi du. ETBn ez ezik, EITBko gainontzeko hedabide eta marketan ere izango du eragina irudi aldaketak.