Itxi

Kontzertuak

Pablo Milanes, otsailean Donostian eta martxoan Iruñean

Erredakzioa

Bakarlari kubatarra Victoria Eugenian (otsailaren 19an) eta Gayarren (martxoaren 17an) izango da 'Regalos' biraren baitan.

Pablo Milanes bakarlari kubatarra Euskal Herrira bueltatuko da. Iragan udan Getxoko Folk jaialdian izan zen eta orain Donostiako Victoria Eugenian eta Iruñeko Gayarren izango da. Lehenengo zita otsailaren 19an izango da Gipuzkoako hiriburuan.

Estatuko hainbat hiritan izango da Pablo Milanes eta bira amaitzeko, Iruñera egingo du, Gayarre antzokira, hain zuzen ere. Martxoaren 17an izango da bigarren zita. ''Regalos'' biraren baitan dago murgilduta bakarlaria, izen bereko diskoa aurkezten.

Troba Kubatar Berria delakoaren buruetako bat da Milanes eta gaztelaniazko amodiozko kantu gogoangarrienetariko batzuk konposatu ditu. Kontzertu hunkigarriak egiten ditu eta bere klasikoak izango dira:&' || 'nbsp;"Yo no te pido", "Yolanda" edo "El amor de mi vida". Kepa Junkerarekin "Txoria Txori" abestia abestu du ''Kalea'' lan berrian.