Tendentziak
Modak eta azken tendentziek Bartzelona hartu dute
Luzia Zugadi
Erredakzioa
"080 Barcelona Fashion" eta "The Brandery" azoka independenteek modako jantziekin jantziko dute aste honetan Bartzelona.
Modak hitzordua du gaurtik aurrera Bartzelonan. Aste honetan "080 Barcelona Fashion" eta "The Brandery" azokak hartuko ditu Kataluniako hiriburuak.
Gaur hasi eta hiru egunetan zehar, 18 diseinatzailek 2010eko negurako tendentziak aurkeztuko dituzte "080 Barcelona Fashion" moda independentearen ibiltokian.
Besteak beste, Bibian Blue, Cardona Bonache, Jan Iu Mes, Manuel Bolaño, Montse Liarte, Tim Hamilton, Tramando eta Yeshop Inhouse diseinatzaileak izango dira bertan.
The Brandery
Bestalde, bihar "The Brandery" azoka irekiko dute. Urtarrilaren 27tik 29ra zabalik egongo den azoka honek 160 erakusketari bilduko ditu.
Aurreko edizioan baino eremu zabalagoa hartuko du aurten "The Brandery"k eta berrikuntzak ere ekarriko ditu.