Itxi

Atentatua Bagdaden

Gutxienez 18 hildako eta 80 zauritu Bagdaden jazotako atentatuan

Erredakzioa

Erasoa Irakeko hiriburuaren erdigunean izan da. 36 lagun hil ziren atzo izandako beste 3 atentatutan.

Polizia etxe baten aurkako atentatuak gutxienez 18 hildako eta beste 80 zauritu utzi ditu Bagdaden, polizia iturriek jakinarazi dutenez.

Iturri berdinen arabera, bere buruaz beste egin duen erasotzaile batek gidatzen zuen bonba-autoa zartarazi du 07:30etan hiriburuko erdiguneko Tahariyateko plazan, hain zuzen, polizia etxe bat kokatzen den tokian. Leherketaren ondorioz eraikina eraitsi egin da.

Irakeko hiriburuko hiru hotel ezagunen aurkako atentatuak izan eta hurrengo egunean jazo da erasoa. Atzoko ezbeharrak 36 hildako utzi zituen.



Albisteak (1)

Bideoak (1)