Haitiko lurrikararen ondorioak
"Eskerrik asko bizitza emateagatik"
X.U.
Euskadi Irratia
Izaskun Ollakindia DYA-ko boluntarioa da eta Haitin izan da lurrikararen ostean laguntzen.
8 egun eman ditu Haitin eta han ikusitakoa uste zuena baina okerragoa zian da. Jendeak dena galdu zuela kontatu du "Faktoria"n: "Jendeak dena galdu zuen lurrikaran, etxeen arrastoak bakarrik geratzen ziren. Noraezean zihoan jendea, eta asko ospitale inguruan geratzen ziren".
Bertan istorio izugarriak bizi izan ditu, jende asko ikusi behar izan du hiltzen. Segurtasun arazo larriak ere daudela aipatu du Izaskunek: "Beti ibilbide berdina egin behar izaten genuen, eta beti kasko urdina jantzita". Tiroketa ugari izan zirela ere aipatu du Izaskunek Euskadi Irratiko "Faktoria"n.
Oso herri pobrea omen da Haiti, berak uste zuena baina gehiago: "Ospitalean emandako sendagai eta antibiotikoak hartu ordez, ospitale kanpoan saltzen zituzten. Nahiago zuten mina jasan, eta dirua lortu, sendatu baino". Anbulantzia ere ez omen zuten ezagutzen, "Sirenak entzutean, festan geundela uste zuten herritarrek".
Bizipen gogorrak bizi zizan ditu han egon den bitartean, baina berriro joango zela aitortu du "Faktoria"n