Zinema
Tim Burton Canneseko epaimahaiaren buru izango da
Erredakzioa
Beetlejuice, Batman edo Mars Attacks bezalako filmen zuzendariak "egi bihurtutako ametsa" dela adierazi du.
Tim Burton zinemagile estatubatuarra (Beetlejuice, Batman edo Eduardo Manostijeras bezalako filmen zuzendaria) Canneseko zinemaldiaren 63. edizioan izango da, eta epaimahaiaren buru bezala, gainera. Horrela jakinarazi dute antolatzaileek.
"Beldurrezko filmen funtzio hirukoitzak eta maratoiak ikusten eman nuen gaztaroa. Orain, Canneserako prest nago", azaldu du Kaliforniako egileak agiri batean.
Alicia en el país de las maravillas izeneko filma estreinatuko du aurten eta esan duenez, "Cannesen pentsatzen duzunean, munduko zineman pentsatzen duzu. Eta ametsak bezala bizi izan ditut filmak, hortaz, egi bihurtutako ametsa biziko dut", azaldu du Corpse Bride eta Mars Attacks! filmetako zuzendariak.
Lehen aldia da animazioaren mundutik datorren zinemagile batek Zinemaldiaren epaimahaia zuzentzen duela, Gilles Jacob, jaialdiaren zuzendariak azaldu duenez.