Polizia operazioa
Mendiak goratu egin du Ertzaintzak ETAren aurka duen konpromisoa
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du ez dutela inoiz zalantzan jarri konpromiso hori, "ez atzo, ez gaur, ez bihar".
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak "inportante"tzat jo du Ertzaintzak ETAren aurka gaur gauzatu duen operazioa, eta nabarmendu du Exekutiboak ez duela inoiz zalantzan jarri EAEko Poliziak ETAren aurka duen "konpromisoa", "ez atzo, ez gaur, ez bihar".
Prentsaurrekoan, Mendiak Ertzaintzaren polizia operazioa hartu du hizpide. Horretan, ETAko ustezko bost kide ''legal'' atxilotu dituzte.
Gasteizko Gobernuaren eledunak zehaztu du Ondarroako Ertzain-etxearen, AHTko obra batzuen eta errepikagailu baten aurka egitea egozten dietela atxilotutakoei, eta Gobernuak "ahalik eta azkarren" ETAren amaiera ikusteko lanean jarraituko dutela ohartarazi du.