Aldi baterako
Quantum Air-ek bere jarduera bertan behera uztea erabaki du
Erredakzioa
Bitartean, SAS Eskandinaviako enpresa taldearekin aurretik zeuzkan zorrak kitatzeko negoziaketekin jarraituko du.
Quantum airelineak bere jarduera "aldi baterako" bertan behera uztea erabaki du, SAS Eskandinaviako enpresa taldearekin aurretik zeuzkan zorrak kitatzeko negoziaketekin jarraitzen duen bitartean. Iaz, Proturin Espainiako enpresari saldu zion SASek Quantum airelinea.
EFE ajentziak jakinarazi duenez, Quantumeko akziodunek ekimen legalak martxan jarriko dituzte SAS eta Spainair Holding enpresen aurka, airelinea hau saldu zutenean sinatutako hitzarmena ez betetzeagatik.
Horrez gain, txartelak saltzeari utziko diote, "aldi baterako", baina ez dute enpresa itxiko, SASekin akordioa sinatzen dutenean berriro zabaltzeko asmoa daukatelako.
Quantumeko bozeramaile batek esan duenez, enpresak Boeing B717 hegazkinak SAS-i itzultzen hasi da dagoeneko.
Antza, SASek Quantum-ekin hartu zituzten konpromezuak ez dituztelako bete hasiko dituzte ekimen legal horiek.
Beraz, Quantum Air-ek ez ditu txartelak salduko, eta beste konpainietara bideratuko ditu datozen 15 egunetan enpresarekin bidaiatu behar zuten pertsonak.