Itxi

Taldekideak, haserre

Franz Ferdinand taldea, McDonaldsen kontra

Garazi Urdanpilleta

Erredakzioa

Eskoziarrak haserre dira euren diskoetxearen estrategiekin. Kapranos kantariak Twitterren esan du nahiago duela "behi kakazko opil bat jatea" janari azkarreko jatetxeetako hanburgesa bat jatea baino.

Franz Ferdinand talde eskoziarra haserre dago. Sony multinazionalaren mendeko Epic diskoetxearekin dihardute lanean gaur egun eta Glasgowko mutilei ez zaizkie batere gustatu diskoetxe amerikarra euren lan berria (Tonight, 2009) AEBetan promozionatzeko erabiltzen ari den estrategiak. Alex Kapranos atzo Twitter bidez adierazi zuenez, taldearen kantuak McDonaldsen edo janari azkarreko beste enrpesaren baten webgunean entzutea ez zaio batere gustatu.&' || 'nbsp;

Kapranosek bereak eta bi esan ditu sare sozial ezagunean: "Zer uste zenuten, kaka honekin ados egongo ginela? Nahiago nuke behi kakazko opil bat jatea McDonalds bateko hanburgesa bat jatea baino". Kantariak errua diskoetxeari egotzi badio ere, McDonalds "enrpesa psikopatatzat" eta "maltzurtzat" jo du.

Beraz, janari osasungarrien alde daukagu Franz Ferdinand taldea. Zalea bazara, badakizu, fast food edo janari azkarra bazter ezazu!