Itxi

Egoeraren nondik norakoa

150.000 hildako utzi ditu dagoeneko lurrikarak Haitin

Erredakzioa

Hondakinen azpian jende ugari dago oraindik; 700.000 lagun inguru etxe barik daude, Haitiko Barne ministroaren arabera.

150.000 hildako utzi ditu dagoeneko urtarrilaren 12an izandako lurrikarak Haitin, eta 700.000 lagun inguru etxe barik daude, Antoine Bien-Aimé Haitiko Barne ministroaren arabera.

"Oraingoz ezin dugu hildakoen kopuru zehatza jakin", baina udalek, Nazio Batuen Erakundeak (Minustah) eta Gobernuko zerbitzu ezberdinek jasotako gorpuen arabera 150.000 inguru dira hildakoak dagoeneko, Barne ministroak Eferi jakinarazi dionez.

Bien-Aimék gogorarazi duenez, hondakinen azpian jende ugari dago oraindik, batez ere, hirietan.

Era berean, 700.000 lagun inguru etxe barik daude.

Lurrikara gertatu eta bi astera, Nazio Batuen Erakundeak badaki laguntza ez zaiela heldu kaltetu guztiei Haitin.

10 milioi jana prestaturik banatu dituzte eta ura ia lagun guztiei heldu zaie; dena den, ahaleginak ez dira beharrei erantzuteko adina izan.

Sorosleen irteerak krisiaren bukaera ezarri du eta susperraldiari bide eman dio. Nazio Batuen Erakundeak eta gobernuz kanpoko erakundeek beraien operazioak gehitu beharko dituzte. Guztira, 3 milioi kaltetu dago Haitin.



Albisteak (1)

Bideoak (1)