Itxi

Klasikoak, zinemara

AC/DC, "Iron Man 2" filmean

Garazi Urdanpilleta

Erredakzioa

Talde australiarrak bere 15 kantu klasiko bilduko ditu film ezagunaren 2. zatiaren soinu-bandarako. Diskoa apirilaren 19an kaleratuko da eta filma, berriz, apirilaren 28an iritsiko da zinemetara.

AC/DC taldearen musika izango da Iron Man 2 filmeko protagonista. Marvel Studiosek ekoitzitako film arrakastatsuaren bigarren zatiaren soinu-bandak talde australiar mitikoaren 15 kantu bilduko ditu AC/DC: Iron&' || 'nbsp;Man 2 izenburupean. 1976 eta 2008 urteen artean argitaratutako hamar diskoetako kanturik onenak bilduko dituzte bertan eta apirilaren 19an izango da kalean. Filma, berriz, apirilaren 28an iritsiko da mundu osoko zinema-aretoetara.&' || 'nbsp;

AC/DC: Iron Man 2 diskoaren aurrerapen kantua "Shoot to Thrill" izango da eta horri dagokion bideoa, berriz, iragan hilabetean Buenos Airesen grabatu zuten zuzenean, "Black Ice Tour" bira arrakastatsuaren baitan emandako kontzertu batean. Gainera, filmeko irudi esklusiboak ere ikusi ahal izango ditugu. "Shoot to Thrill" abestia Young anaien taldeak 1980an argitaratutako Back in black diskoan bildu zuten.

Jon Favreauk zuzendu du berriz ere Iron&' || 'nbsp;Man filma eta Robert Downey Jr., Don Cheadle, Gwyneth Paltrow, Scarlett Johansson, Mickey Rourke, Sam Rockwell eta Samuel L. Jackson dira protagonistak.

Marvelen super-heroi ezagunari buruzko 2. filma 2008an hainbesteko arrakasta izan zuen Iron&' || 'nbsp;Man filmaren bidetik iritsiko da. Lehen zatiak 430 milioi euro baino gehiago bildu zituen mundu osoa eta Marvel estudioek ekoiztitako lehen lana izan zen.