Kontzertua
Ken Zazpik emango dio hasiera Jam aretoaren denboraldi berriari
Luzia Zugadi
Erredakzioa
Eñaut Elorrietaren taldea Josu Bergararekin batera arituko da Bergarako areto honetan, datorren larunbatean. Gogoratu, Gazteak kontzerturako sarrerak dituela.
Ken Zazpi eta Josu Bergararen kontzertuekin abiatuko da Jam Aretoaren denboraldi berria.
Urtarrilaren 30ean, larunbata, izango da zuzenekoa, 22:45etatik aurrera. Bergarako areto honek Eñaut Elorrieta eta bere taldekideen disko berria entzuteko aukera eskainiko die Ken Zazpiren zaleei.
Sarrerak 12 eurotan daude salgai eta leihatilan bertan ere salduko dituzte, 15 eurotan. Gainera, Gazteak baditu doako sarrerak zuen artean banatzeko. Parte hartu ostirala baino lehen gure zozketan eta bi sarrera bikoitz lortzeko aukera izango duzu.
Maiatzean, Donostiako Victoria Eugeniako kontzertua eta gero gelditu egingo dira. Uztaila eta abuztuan euren hurrengo lana grabatuko dute Rafa Sardina ekoizlearekin Euskal Herrian eta Los Angelesen.