Itxi

PSE-EAJ polemika

Urkulluk kontuak eskatuko dizkio lehendakariari ostiraleko bileran

Erredakzioa

EAJren presidenteak esan du "lehenengo minututik argibideak" eskatuko dizkiola, Ertzaintzaren operazioaren ostean PSE-EEk EAJri buruz esan dituenak "ia-ia iraingarriak" izan direlako.

Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentea Patxi Lopezekin ostiralerako hitzartu duen bilerara joango da eta "lehenengo minututik argibideak" eskatu dizkio Ertzaintzaren operazioaren ostean PSE-EEk EAJri buruz esan dituenak "ia-ia iraingarriak" izan direlako.

Punto Radiori eskainitako elkarrizketa batean Urkulluk adierazi duenez, lehendakariak bilera batera deitu du eta "hasiera batean, ez dago arazorik" berarekin biltzeko.

Haren esanetan, "beharrezkoa da PSE-EEk eta Jaurlaritzako ordezkariren batek esandakoa argitzea" ostiraleko elkarrizketan. "Onartu ezin ditudan kontu batzuk daude eta Lopez lehendakariari azalduko dizkiot hasiera hasieratik", EAJren presidenteak adierazi duenez.

Adierazpen horiek bilera "arriskuan" jarri ez dutela azaldu ostean, Urkulluk esan du azkenaldian entzun dituen "adierazpen batzuk EAJren militantziarekiko ia-ia iraingarriak direla", Jose Antonio Pastor PSE-EEren Legebiltzarreko bozeramaileak Alderdi Jeltzalea "oilategi" bat zela esan zuelako.

Aurreko jaurlaritzen kudeaketa

Era berean, beste adierazpen batzuek "Herrizaingo Sailaren eta Ertzaintzaren kudeaketarekin zerikusia" dutela esan du eta horrek denak "iraganean ere ezagutu dugun estrategia bati erantzuten" diola, "Herrizaingo Sailaren buru izan direnen lana gutxiesten dute".

Horren harira, "iraganean Ertzaintzak egindako lana gutxietsi" dela salatu du Urkulluk eta "hori argitu beharreko zerbait da, guk Eduardo Puellesen hilketaren ostean egin behar izan genuenean bezala".

Jaurlaritzak atzo igorri zuen agiriaren ostean eta Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramailearen adierazpenen ostean, lehendakariaren "argibideak" behar dituela esan du.

Albisteak (5)