750 libera
Pete Dohertyri isuna jarri diote epaitegira heroina eramateagatik
Erredakzioa
Abeslariari heroina-dosi bat erori zitzaion berokitik. Epaitegiko bi zaindarik kantaria miatzea erabaki zuten eta guztira 13 dosi aurkitu zituzten.
Pete Doherty Babyshambles taldeko abeslariari isuna jarrio diote soinean 13 heroina dosi epaitegira eramateagatik.&' || 'nbsp;Ardura gabe gidatzea leporatuta epaiketa zuelako zegoen Doherty bertan eta soinean zeukan berokitik dosi bat erori zitzaizkion. Epaitegiko bi zaindarik kantaria miatzea erabaki zuten eta guztira 13 dosi aurkitu zituzten berokian. 750 librako isuna jarri diote kantariari.
Dohertyren abokatuak, Bruce Clarkek, abeslariak ''''beroki asko dituela'''' argudiatu du eta droga bertan aspalditik egon zitekeela ere. Epaileak, bestalde, aurrekoetan baino ''''itxura hobea'''' ikusi omen dio kantariari. Epaitegietara joan aurretik arropa berrikusi ez izanagatik errieta egin dio baina ez dio errehabilitaziora joateko agindurik eman. Izan ere, Doherty dagoneko erietxe pribatuan ari da errehabilitazioa egiten, eta epailearen ustez , ''''desegokia'''' litzateke diru publikoa horretan gastatzea.