Nazioarteko Kongresua
Nonick 2010 Bilbon egingo dute, maiatzaren 14an eta 15ean
Lontzo Sainz
Erredakzioa
Aurtengo gaia on-line komunitateak izango dira. Europako hainbat herritako adituak bilduko dira Bilbon sare sozialei buruz hitz egiteko.
Data eta gaia jarri dizkiote Nonick 2010 ekimenari. Euskal Irrati Telebistaren (EITB) Bilboko egoitzak hartuko du aurtengo edizioa, maiatzak 14an eta 15ean (ostirala eta larunbata). Aurtengo gaia on-line komunitateak izango dira. Europako hainbat herritako adituak bilduko dira Bilbon sare sozialei buruz hitz egiteko.
Aurtengoan, nazioartean ezagunak diren profesionalak arituko dira EITBko egoitzan. Tailerrak (workshop) eta networking-aren inguruko saioak azpimarratu dituzte antolatzaileek 2010eko edizioari begira.
Nonick-en bigarren urtea da. Iaz, bideoetan, web orrietan eta telebistan oinarritutako ekitaldia izan zen. Joan den hamarkadan munduko blogger garrantzitsuenak biltzen zituen ekimenaren ondorengoa da Nonick (''Blogak'', alegia).
Eitb.com-ek eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekimena da Nonick, SPRIren bitartez. Kongresua ingelesez egingo da bere osotasunean.