Milioi bat euro
Zinemaldiari eskainitako laguntza mantenduko du Kulturak
Erredakzioa
Zinematografia Institutuko zuzendariak berretsi egin du Zinemaldiak Espainiako gobernuaren babes osoa duela. Festibala nazioartean sendotzeko helburua agertu dute Administrazio Kontseiluko kideek.
Espainiako Zinematografia Institutuko zuzendari Ignasi Guardansek jakitera eman du Kultura Ministerioak mantendu egingo duela Zinemaldiari eskainitako milioi bat euroko laguntza ekonomikoa. Zinemaldiak Espainiako gobernuaren babes osoa duela berretsi du Guardansek, baina festibala ''''sendotu eta eguneratzeko'''' hainbat aldaketa proposatuko dituztela ere gaineratu du.
Guardansen esanetan, Gobernuak %100ean babesten du&' || 'nbsp;Zinemaldia, eta ''''babes hori ez da inoiz zalantzan jarri''''. Babes honekin ICAAren zuzendariak berak El&' || 'nbsp;Pais egunkarian egindako adierazpenen ondoren Zinemaldiaren inguruan sortutako zalantzak argitu nahi izan dituzte.
Zinemaldia nazioarte mailan sendotzeko kideen arteko sintonia
Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Espainiako Kultura Ministerioa-ICAA&' || 'nbsp;(Zinematografikoa Institutua) dira Donostiako Zinemaldiko Administrazio Kontseiluko kideak. Gaur arratsaldean bilera egin duten bileran kideen arteko adostasuna agerian geratu da. Izan ere kontseiluak berak eta bazkide diren lau erakundeek, erabateko sintonian,gogoeta-prozesua egiten jarraitzea erabaki dute Zinemaldiaren nazioarteko mailasendotzeko ahaleginean eta gaur egungo mekanismoak egokitzeko. Horretarako industriari eskaintzen zaizkion zerbitzuak hobetzea eta zinegintzakoetorkizuneko profesionalei beren prestakuntza garaian eskainitako jarduerakindartzea dira erronka nagusiak.
Guardansek jakitera eman duenez ''''kontseiluko kideek hausnarketa prozesuari ekin diote, Zinemaldia Europako beste festibalen eszenatokian sendotzeko''''. Zentsu honetan Espainiko&' || 'nbsp;Zinematrografia Institutuko zuzendariak gaineratu du beharrezkoa dela ''''Zinemaldiak egiten duena, nola egiten duen eta zergaitik egiten duen etengabe berrikustea''''.&' || 'nbsp; ''''Hainbat ekintza birpentsatzearen'''' alde agertu da Guardans eta aurreratu egin du elkarrekin lan egingo dutela Zinemaldia hobetzeko.