Iruzkina New Yorketik
iPhoneren alaba
Olatz Arrieta
New York
Estatu Batuetako komunikabide gehienentsuenek esan dutenez, IPhone iraultzailea izan zen, eta IPad iraultzaren alaba izan da, beraz ez da berritzailea, baina bai oso polita.
Apple etxearen azkeneko sekretua kaleratu eta berehala New York Times egunkariak Steven Jobs jarri du bere web edizioaren azalean, argazki eta guzti. IPad iraultzailea eta magikoa dela esan du Steven Jobsek.
Estatu Batuetako komunikabide gehienentsuenek diote iraultzailea IPhone izan zela, eta IPad iraultzaren alaba izan dela, beraz ez da berritzailea baina bai oso polita.
Estatu Batuetako albiste kateek ez dute zuzenean eman Steven Jobsen agerraldi guztia luzeegia izan delako eta Interneten zuzenean hainbat tokitan jarraitu eta komentatzeko aukera egon delako.
Gauza asko egin daitezke Ipadarekin; magoen burukoa dirudi, atera eta atera egin daitezke aplikazioak : pelikulak ikusi, egunkaria irakurri , bieo jokoetan aritu, Interneten galdu... Hainbeste gauza egiteko denbora asko beharko da . Atlantikoaren barrenean egaldi bat esaterako. Hamar orduko batería omen dauka: New York Paris zazpi ordu, eta oraindik hiru ordu sobran Bilboko konexiorako.