Itxi

Luma koloretsuak

Dinosauroen lumen pigmentuak aurkitu dituzte fosiletan

Erredakzioa

Dinosauroek lumak zituztela baieztatzen du aurkikuntzak, eta koloreen zantzua ematen du. Ikerketaren emaitzak Nature aldizkarian argitaratu dituzte.

Kretazikoko zenbait dinosauro eta hegaztien gorpuzki fosiletan pigmentua aurkitu dute Bristoleko Uniberstitateko (Britainia Handia) ikerlariek, animali horiek lumak zituztela baieztatzen du horrek eta koloreen zantzua ematen dute. Ikerketaren emaitzak Nature aldizkariko edizio digitalean argitaratu dituzte.

Jeholeko (Txina) flora eta fauna ezagunak dira mundu osoan dinosauroen eta hegaztien fosiletan lumek eta antzeko egiturek duten kontserbazioagatik. Hala ere, egitura batzuk lumak zirenik ukatu zuten eta larruazalaren azpian diren kolageno zuntzak izan zitezkeela esan zuten.

Teoria hori gezurtatu dute orain zientzialariek, izan ere, melanosoma izeneko egituretan lumei kolorea ematen dioten gorputzak aurkitu dituzte. Michael Bentonek zuzendu du ikerlari taldea.

Horrela, ''Sinosauropteryx'' bezalako dinosauroen egiturek lumen antza dutela azaltzen dute ikerlariek, eta baita kolorea planteatu ere.

''Sinosauropteryx''en buztana iluna zen, baliteke kaoba kolorekoa izatea. Bien bitartean, hegazti eta teropodo batzuk luma beltz eta gorrixkak izatea litzateke.