Final-laurdenak
Errege Kopa, Sevilla-Deportivo (0-1): Joanekoan erabaki zen
Erredakzioa
Sevillak finalerdietarako txartela lortu du ia ahaleginik egin gabe, joanekoan Riazorren hiru goleko errenta lortu baitzuen.
Sevillak pronostikoak bete eta joaneko 0-3ko emaitza erabakigarria baliatu zuen Errege Kopako finalerdietarako txartela lortzeko. Sanchez Pizjuaneko 0-1eko garaipenak indarberritzeko bakarrik balio izan zion Deportivori.
Ez zen zale asko hurbildu futbol-zelaira erabakita zegoen kanporaketako partida ikusteko. Bi teknikariek erabakita zegoela argi utzi zuten hamaikakoekin, bai&' || 'nbsp;Lotinak eta baita&' || 'nbsp;Jimenezek ere jokalariak gorde baitzituzten datorren asteburuko&' || 'nbsp;Real&' || 'nbsp;Madrilen eta Valentziaren aurkako partidetarako, hurrenez hurren.