Itxi

Heriotza-zigorra

Irango exekuzioak 2008ko atentatu batengatik izan omen dira

Erredakzioa

Telebista kate ofizialak gezurtatu egin du Mahmud Ahmadineyad presidentearen hautaketa polemikoaren ostean piztu ziren protestetan kalera ateratzeagatik zigortu zituztelñla.

Iranek bi pertsona exekutatu ditu gaur ustez 2008an atentatu bat egitea leporatuta eta ez Mahmud Ahmadineyad berriro presidente hautatu ostean, iazko ekainean, piztu ziren protestetan parte hartzeagatik, PressTV telebista kate ofizialak jakitera eman duenez.

Isna albiste agentzia lokalak hasiera batean zabaldu duenez, Mohamad Reza Ali Zamani eta Arash Rahmanipour urkatuta hil dituzte gaur goizean Therango presondegi batean.

Aipatu iturrien arabera, oposizioak salatu zuen "iruzur handiari" esker irabazi zituela hauteskundeak Ahmadineyadek eta horren kontra protesta egiteko antolatu zituzten manifestazioetan atxilotu zituzten gaur hildako biak. Baina PressTVk gezurtatu egin du informazio hori eta 2008an egindako atentatu baten harira atxilotu zituztela adierazi du.

Epaiketa egin zieten eta "Mohareb" (Jainkoaren etsaia) delitua leporatu zieten, eta delitu hori heriotza-zigorrarekin kastigatzen da.

Dirudienez, "Muyahidin Jalq" eta "Monarkiaren Aldeko Elkarteko" kideak izatea leporatzen zieten, eta Teheranen terroristak dira bi talde horiek.


Bideoak (1)