Emaitzak
BBKk 289 milioi euroko mozkin garbia izan du 2009an
Erredakzioa
Bizkaiko kutxaren mozkin garbia iazkoa baino % 14,8 txikiagoa da, berankortasun maila ez igotzea lortu du eta % 6,3 igo dira hipoteka-kredituak.
Bilbao Bizkaia Kutxak (BBK) "ziklo ekonomikoaren aldaketa zorrotza" nagusi izan den 2009an, 289 milioiko mozkin garbia lortu du, iaz baino % 14,8 gutxiago, adierazi du kutxak agiri baten bidez.
Guztira 222,1 milioi euro hornidurentzat izatea erabaki du BBKren Batzordeak, "krisiak eragindako ondorioei aurre egitea bermatzeko".
BBK pozik agertu da "berankortasun maila gora ez egitea lortu dutelako". Urtea amaitzean berankortasun maila % 2,49 zen "sektorearen ehuneko baxuenetako bat, beste kutxen batez besteko maila baino baxuagoa".
Bestalde, estaldura tasa % 100,3 da, "zuhurtziaz ezarritako irizpideen ondorioz".
BBKk emandako hipoteka-kredituak % 6,3 igo dira, "BBKk enpresa inguruarekin duen konpromezuaren erakusle".