Bilatzaile eta Marketing-a
"Sare sozialek lehentasuna, 2010eko Google pertsonalizatuan"
Erredakzioa
Bilbon egun hauetan ospatzen ari diren Search Congress biltzarreko ondorioetako bat da. Bertan, eitb.com "media partner" da.
Google-ek emaitza pertsonalizatuak eskainiko ditu, eta Facebook edo Twitter bezalako sare sozialak kontuan izango ditu, Ismael El Qudsik jakinarazitakoaren arabera. Egun, El Qudsi ''Havas Digital''en dago, eta aurretik Microsoften izan da.
Beste 300 bat aditurekin batetara Bilboko Search Congressen parte hartu du gaur, Euskalduna Jauregian. Bilatzaileetan eta on-line marketing-ean adituak bihar arte egongo dira Bizkaiko hiriburuan.
El Qudsik esandakoaren arabera, "Googlek zuri argazkiak gustatzen zaizkizula detektatzen badu, agertzen den lehenengo emaitza argazkiak dira; niri bideoak gustatzen bazaizkit, lehenengo emaitza bideoak izango dira... aurten Googlelen datorrena, pertsonalizatutako emaitzak". Beste berritasuna gizarte-sareen garrantzia da.
Kalitatedun emaitza ospetsuak
Ia aditu guztiak bat datoz. Twitter Googlelen bidez jendeak diona eta pentsatzen duenaren inguruan "zuzeneko bilaketak" egiteko aukera ematen du. Baina hau ez da baldintza bakarra Googlelen ondo kokatuta egoteko.
Albert Lopez Softoniceko kideak esandakoaren arabera, "bi faktore garrantzitsuenak edukia eta malgutasuna dira. Edukiaren kalitatea erabakigarria da (Interneten zer eta nola idaztea garrantzitsua da). Malgutasuna ere berebiziko garrantzia du, oso azkar aldatzen direlako".
Jorratu den beste gai bat on-line bidezko ospea da. Marcos Maceirak (Neewbriefing) azaldu duenez, "edonork uler dezake ospearena: enpresa bat larritzen hasten da bere izena bilatu eta ez duenean emaitza ona. Pertsonen kasuan berdin da, edo txarrago. Jakinaren gainean egon behar da, gehien bat gazteek. Googlelek hartzen badu, hor egongo da betiko".
Search Congress gaur ospatzen ari dira Bilbon eta eitb.com "media partner" da. Gaur lan tailerrak eta bihar osoko bilkura egingo da.