Itxi

Gobernuaren erreformak

Gaur onartuko du Gobernuak jubilaziorako adina 67 urtera atzeratzea

Erredakzioa

Lege berria 2025ean egongo litzateke indarrean. Gaurko Ministroen Kontseiluan beste gai batzuk ere aztertuko dituzte, tartean pentsioak.

Espainiako Gobernuak gaur onartuko du erretiroa hartzeko adina 65 urtetik 67ra atzeratzea, pentsioen sistema mantentzeko erreforma planaren baitan.

Hala baieztatu dute Gobernuko iturriek eta, horrez gain, jubilaziorako adin berri ezartzeko data oraindik zehaztu gabe dagoela erantsi dute. Data hori Toledoko Hitzarmenaren Batzordean erabaki dezakete.

Aipatu iturrien arabera, Ekonomia eta Ogasun ministerioak arau berria urtebeteren buruan aplikatzea proposatu zuen hasiera batean. Lan eta Immigrazio Ministerioak, berriz, erretiroa hartzeko adina atzeratzeko une egokia iritsi ez dela esan zuen.

Gauzak horrela, Gobernua erreforma noiz ezarri erabakitzeko negoziazioetan ari da oraindik. Aplikazioa 2013an hasi daitekeela adierazi dute.

Ekonomia Ministerioaren asmoa 2025erako jubilaziorako adina 67 urtean ezarrita egotea da eta neurri hori indarrean jartzen duen Europako lehen herrialdea izatea.

Horrez gain, beste gai orokor batzuk ere aztertuko dituzte Ministroen Bilera.



Albisteak (1)