INEren datuak
KPI harmonizatuak positiboan hasi du 2010 urtea
Erredakzioa
Gaur INEk aurreratutako % 1,1eko tasa prezioak urtetik urterako tasan % 0,9 igo ondoren eman da eta 2008ko abendutik ematen den prezioen gorakada handiena da.
Kontsumorako Prezioen Indize Harmonizatuak % 1,1ean hasi du 2010 urtea Espainiako Estatuan, abenduan lortutakoa baino bi hamarren gehiago.
Hori adierazi du Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) adierazle aurreratuak. KPI harmonizatuak prezioek izan duten eboluzioa erakusten dute eta Eurostatek Europar Batasunean izan den inflazioa kalkulatzeko balio du. KPI harmonizatua eta inflazio orokorra (KPI) bat badatoz, hirugarren hilabetez urtetik urterako lortzen diren emaitza positiboak izango lirateke.
Otsailaren 12an behin betiko datuak ezagutu arte, inflazio tasen gorkadaren arrazoia erregaien prezioen garapena dela dirudi.
Gaur INEk aurreratutako % 1,1eko tasa prezioak urtetik urterako tasan % 0,9 igo ondoren eman da eta 2008ko abendutik ematen den prezioen gorakada handiena da.
Gaur INEk emandako datua Eurostatek Europar Batasunean izan den inflazioa kalkulatzeko balio du eta datorren otsailaren 12an KPI orokorraren datuak argitaratu arte ez da ezagutuko KPI harmonizatuaren datu ofiziala. Normalean behin betiko datu hori soilik bi hamarreko egiten ditu gora edo behera aurreratutako datuarekin alderatuta.