Zinema Independentea
Sundanceko epaimahaiak 'Como conoci a tu padre' saritu du
Onintza Aiestaran
Erredakzioa
Alex Montoyak zuzenduriko film laburra Getxoko Moritori SL produktorak ekoitzi du eta zuzendariak berak jaso zuen saria urtarrilaren 26an eginiko sari banaketa ekitaldian
Sundance jaialdiko film laburren saileko epaimahaia ondorengo kideek osatu dute: Sterlin Harjo zuzendari eta gidoilariak, Brent Hoff muntatzaileak eta Christine Vachon ekoizleak. Aipaturiko epaimahaikideek "Honorable Mention in Short Filmmaking" saria eman diote Como conoci a tu padre film laburrari merituarengatik eta bere narratibaren lorpenengatik.
Como conoci a tu padre film laburrak 30 saritik gora jaso ditu hainbat jaialditan. Sundance jaialdiko aintzatespenak nazioarteko zinemaren talentu berri baten aurrean gaudela konfirmatzen du. Alex Montoya Marina bere azken film laburra amaitu du, baina oraindik ez dauka estreinaldi datarik. Bien bitartean, bere lehen filma prestatzen ari da eta Gregory Shepard managerrarekin sinatu du AEBetan ordezkatu diezaion.
Irabazleen zerrenda
Sundance jaialdiko film laburren saileko epaimahaiak nazioarteko film labur onenaren saria eman zion The Six Dollar Fifty Man, Mark Albiston eta Louis Sutherland zuzendarien lanari. Halaber, AEBetako film labur onenaren saria Jeremy Konnerren Drunk History: Douglass Lincoln film laburrarentzat izan zen.