Hedapen-inbertsioa Mexikon
CIE Automotivek bere mexikar negozio osoa erosi du
Erredakzioa
38;7 milioiko erosketak enpresaren ezarpena sendotu du herrialdean. 2002an abiatu zituen bere inbertsioak Cie Automotivek Mexikon.eta iaz, 150,1 milioi fakturatu zituen.
CIE Automotivek CIE Desc Automotive bere kide mexikarra erosi du, hala, Nugar estanpazio fabrikaren jabe egin da. Merkatal-eragiketa burutzeko enpresak 38,7 milioi euro inguruko inbertsioa egin du.
Ignacio Martín Cie Automotiveko kontseilari delegatuak zehaztu duenez, erosketa horrek mexikar merkatuan enpresaren ezarpena indartu du eta NAFTA zonaldeak bizi duen berreskurapenean eta hazkuntzan toki onean egotea baimentzen die.
CIE Automotivek 2002an ekin zion Mexikon inbertitzeari eta azken bi urtetan 7 fabrika eskuratu ditu herrialdean. Plastikoa, estanpazioa, margoa, mekanizatua eta aluminioaren injekzioaren arloko teknologiekin lan egiten dute.
Konpainiak 150,1 milioi euro fakturatu zituen 2009an, aurreko urtean baino % 9,5 gehiago, eta Amerikan 458,8 milioi euro fakturatu zituen eta 7.300 langile ditu.