Txuri Urdin
Izotz-hokeia: Liga erregularreko azken partida Txurirentzat
K.I.
Erredakzioa
Txurik hirugarren bukatuko du liga erregularra, eta Jacak bigarren. Garrantzitsua da ordea bi taldeentzat, finalerdietako kanporaketan elkarren aurka ariko direlako.
Izotz hokeiko Txuri Urdin taldeak liga erregularreko azken partidua jokatuko du larunbatean gaueko 9tan Donostian, Jacaren aurka. Partiduak ez dauka sailkapenari begira garrantziarik, aldeak jada aldaezinak direlako.
Txurik hirugarren bukatuko du liga erregularra, eta Jacak bigarren. Garrantzitsua da ordea bi taldeentzat, finalerdietako kanporaketan elkarren aurka ariko direlako. Finalerdiak play off eran jokatuko dira, finalerako urratsa emateko hiru partidu irabazi beharko direlarik. Otsailaren 6an hasiko dira.
Liga erregularreko lehen itzulian, Jacan jokaturiko partiduan, gipuzkoarrek 7-4 galdu zuten.