Itxi

Gobernuaren erreformak

Erretiratze adina bi urte atzeratzeko aukera, zabalik

Erredakzioa

Lege berria 2025ean egongo litzateke indarrean. Gaurko Ministroen Kontseiluan beste gai batzuk ere aztertu dituzte, tartean pentsioak.

Espainiako Gobernuak erretiroa hartzeko adina 65 urtetik 67ra atzeratzea onartuko du, pentsioen sistema mantentzeko erreforma planaren baitan.

Espainiako Gobernuak Gizarte Segurantza erreformatzeko proposamenen txosten bat aurkeztu du Ministroen Kontseiluan. Bertan erretiro adina atzeratzeaz gain, pentsioetan aldaketak ere egotea proposatu du gobernuak.

Gobernuko iturriek jubilaziorako adin berri ezartzeko data oraindik zehaztu gabe dagoela erantsi dute. Data hori Toledoko Hitzarmenaren Batzordean erabaki dezakete.

Ekonomia eta Ogasun ministerioak arau berria urtebeteren buruan aplikatzea proposatu zuen hasiera batean. Lan eta Immigrazio Ministerioak, berriz, erretiroa hartzeko adina atzeratzeko une egokia iritsi ez dela esan zuen.

Hasierako asmoa

Ekonomia Ministerioaren asmoa 2025erako jubilaziorako adina 67 urtean ezarrita egotea da eta neurri hori indarrean jartzen duen Europako lehen herrialdea izatea.

Horrez gain, beste gai orokor batzuk ere aztertuko dituzte Ministroen Bilera.

Alarguntza-pentsioa

Pentsioen inguruan, kasu batzuetan biziarteko pentsioen ordez, ordainketa dena batera ematea edo epe baterako prestazioa ematea ikertzen ari da Gobernua.

Halaber, lan errenten eta alarguntza-pentsioen artean malgutasun gehiago egotea ikertuko du errenta bakarra jasotzen duten pentsiodunen egoera hobetzeko xedez.

Albisteak (1)