Bileraren ostean
Lehendakaria eta Urkullu hizketan, desadostasunak gorabehera
Erredakzioa
Patxi Lopezen hitzetan, Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko bazkidea PP da eta "bere burua laguntzarik behar ez duen Gobernu baten salbatzaile gisa" ez agertzeko eskatu dio. Urkullu, etsita agertu da.
Lehendakariaren eta EAJren presidentearen arteko bilerak agerian utzi ditu bi aldeen arteko desadostasunak, baina zenbait alorretan elkarrekin lan egiteko prest agertu dira. Patxi Lopezek Urkulluri esandakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren "lehentasunezko bazkidea" PP da, horrekin batera "behar duena baino gehiengo handiagoa" baitu gobernatzeko; hori dela eta, "bere burua laguntzarik behar ez duen Gobernu baten salbatzaile gisa" ez agertzeko eskatu dio.
Lopezek adierazpenok egin ditu Eibarren, EAJko presidentearekin izandako bileraren ostean. Bertan, EAJ oso alderdi garrantzitsua dela esan du, PSEk "akordioak lortu" nahi dituenarekin; dena den, alderdi honek ez du "harrokeriaz erakutsi" behar berez ez dena.
"EAJ alderdia herria osatzeko beharrezko da, beste alderdi guztiak bezala", eta "laguntzat izatea ona izango litzateke, baina ez da nahitaezkoa. Beraz, "etor ez bedi beharrezko ez dugun salbatzailetzat".
Gernikako Estatutua "hilda edo gainditua" dagoenik ukatu du Patxi Lopezek, eta marko politiko berri bat zabaltzeko "baldintzak" ez direla ematen erantzun dio.
Bestalde, Patxi Lopezek jakinarazi duenez, datorren astean bidaliko dio EAJko buruari elkarrekin lan egiteko prest dauden alorren zerrenda. Alor horien artean, krisiari aurre egitea, erakundeen egonkortasuna mantentzea, hezkuntza edo gizarte-ongizatea mantentzea.
Bere hitzaldian, Patxi Lopezek Urkulluri helarazitako hamar puntuak gogoan izan ditu, elkarrekin akordioak lortzeko.