Florida
Loterian 31 milioi irabazi zituen gizon baten heriotza, ikergai
Erredakzioa
Hillsborough eta Polk konderrietako Poliziaren ustez, kasua odol hotzean egindako hilketa da.
Ameriketako Estatu Batuetako Floridako estatuan Polizia orain del alau urte loterian 31 milioi dolar irabazi zituen gizon baten heriotza ikertzen ari da.
Joan den ostegunean aurkitu zuten Abraham Shakespeareren gorpua zementuzko lauza baten azpian, Plant City hirian ezezagun batek telefonoz abisua eman ondoren.
Auzitegiko medikuek Shakespeareren gorpuzkiak identifikatu zituzten. David Gee Hillsborough konderriko aguazilaren ustez, heriotzak "bide eta asmo gaiztoak" ditu.
Shakespearek 43 urteko kamioilaria zen, loteria irabazi zuen eta urte bat beranduago beste kamioilari batek jarritako judizioko demanda irabazi zuen. Salaketa jarri zuen gizonak loteriako txartela lapurtzea leporatzen zion.
Hillsborough eta Polk konderrietako Poliziaren ustez, kasua odol hotzean egindako hilketa da.