Itxi

41. Bertso Eguna

Oteiza bertsoka gogoratu dute Donostian

Erredakzioa

Boulevardean eta Alde Zaharrean aritu dira kantuan bertsolariak larunbat goizean. Ondoren, Kursaaleko ikuskizunak eta afariak gaua alaitu dute. Hemezortzi bertsolarik hartu dute parte.

Bertsolariak eta zaleak bildu dira Donostian larunbat honetan, Bertsozale Elkarteak hilaren 30rako antolatu duen egun osoko jaiaz gozatzeko. Eguerdiko 12:00etatik aurrera bertsolariak aritu dira Donostiako Boulevardean eta Alde Zaharrean kantuan. Ondoren, arratsaldeko 18:00etan Hustubetehustu izeneko ikuskizuna eskaini dute Donostiako Kursaaleko areto nagusian.

Emanaldi honetako ardatza Jorge Oteiza eskulturgile eta pentsalaria izan da, eta bere ekarpenen inguruan aritu behar izan dira bertsolariak.

Unai Elizasu eta Andoni Egaña maisuaren gidapean, 18 bertsolari izan dira kantuan, haien artean, Maialen Lujanbio 2009ko txapelduna, AmetsArzalllus, Igor Elortza, Iñaki Gurrutxaga, Uxue Alberdi, XabierSilveira, Jon Maia eta Jokin Sorozabal.

Behin bertsoak botata, 21:00etatik aurrera, Kursaaleko Martin Berasategi Jatetxean afaldu dute bai bertsolariek baita izena eman dutenek ere. Hortik aurrera, bertsozaleen festa iragarri zuten.

Albisteak (1)

Bideoak (1)