Puntu ona
Reala-Las Palmas (2-2): Berdinketa, 88. minutuan
I.A.B.
Nahiz eta Lasarteren taldeak aurrea hartu, bi minututan Las Palmasek markagailuari buelta eman zion. Labakak azken momentuan egin zuen berdinketaren gola.
Herculesen porrota jakinda atera zen berdegunera Reala. Hasierako minutuetan nor baino nor ibili ziren bai Reala eta bai Las Palmas: jokoa zelai erdian, baina gol abagunerik ez.
Minutuak aurrera joan ahala bi atezainek lan gehiago izan zuten, baina ez zen golik egon eta lehen zatia berdinketarekin amaitu zen. Abagunerik argiena Griezmanek izan zuen, baina areaz kanpotik egindako jaurtiketa langatik gora joan zen.
Bigarren zatian Carlos Buenok kontraerasoan aurki egin zuen gola. 49. minutuan uruguaiarrak bikain jaurti zuen baloia atezainaren gainetik. Bat eta hutseko emaitzarekin Las Palmasek aurrerapausoa eman zuen, baina atzekaldean hutsuneak utziz.
65. minutuan Reala gaizki antolatu zen defentsa lanetan eta Rondonek bakar bakarrik zegoela berdinketaren gola egin zuen. Bi minutu geroxeago Daniroren burukadari esker Las Palmas aurretik jarri zen markagailuan.
Porrota jaso behar zutenean heldu zen Labakaren zorioneko jokaldia. Txuri-urdinak berdinketaren gola erdietsi zuen 88. minutuan.
Fitxa teknikoa:
2 - Reala Zubikarai; Carlos Martinez, Ansotegi, Labaka, Mikel Gonzalez; Rivas (Agirretxe, 76''), Elustondo, Nsue (Songo''o, 83''), Aranburu (Zurutuza,&' || 'nbsp; 65''), Griezmann; Bueno.
2.- U.D. Las Palmas: Pindado, Samuel Bella, Lamas, David Garcia, Juanpa, David Gonzalez (Josico, 82''), Darino, Diego Leon (Jorge, 80'') Rondon, Francis Suarez (Sergio Suárez, 61''); Saul.
Golak:
1-0, 50'': Carlos Bueno.
1-1, 65'': Rondon.
1-2, 68: Darino.
2-2, 89'': Labaka.