Itxi

Legez kanpoko adopzioak

Hamar atxilotu, 33 adingabe Haititik ateratzen saiatzeagatik

Erredakzioa

Atxilotuek, bost gizon eta bost emakume, ez zuten adopzioak justifikatzen zituzten agiririk, eta ez ziren gai izan ume horiek umezurtzak zirela frogatzeko.

Haitiko Poliziak AEBko hamar pertsona atxilotu ditu 33 adingabe herrialdetik legez kanpo ateratzen saiatzeagatik, adierazi dute Haitiko autoritateek.

Atxiloketak ostiral gauean egin ziren Malpassen, Haiti eta Dominikar Errepublika arteko mugan, kotxea arakatzean. Miaketan 2 hilabete eta 12 urte bitarteko umeak ikusi zituzten.

Atxilotuek ez zuten adopzioak justifikatzen zituzten agiririk, eta ez ziren gai izan ume horiek umezurtzak zirela frogatzeko.

"Guztiz ilegala da", adierazi du Yves Cristalin Haitiko Kanpo Arazoetako ministroak. "Adingabeak ezin dira baimenik gabe herrialdetik atera eta pertsona hauek ez zuten baimenik", esan du Cristalinek.

Atxilotuak, bost gizon eta bost emakume, Port-au-Princen daude. Emakumeetako batek adierazi duenez, New Life Children''s Refuge (Adingabeentzako Bizitza Berria Aterpetxea) izeneko gobernuz kanpoko erakundearen arduraduna da.

Albisteak (1)

Bideoak (1)