AEBetako ekonomia
Etxe Zuriak murrizketak proposatuko ditu 2011ko aurrekontuetarako
Erredakzioa
Obamak urriaren 1ean hasten den urte fiskalerako proposamena aurkeztuko du gaur arratsaldean. Presidenteak gastu publikoa blokeatuz defizit publikoa gutxituko duela agindu du.
Barack Obama AEBetako presidenteak agiri ofizial baten bidez adierazi duenez, 2011ko aurrekontuetarako murrizketak proposatuko ditu gaur arratsaldean (Euskal Herriko 16:45ean). 20.000 milioi dolar aurreztea espero du presidenteak.
Obamak urriaren 1ean hasten den urte fiskalerako proposamena aurkeztuko du. Presidenteak gastu publikoa blokeatuz defizit publikoa murriztuko duela agindu du.
Proposamena Etxe Zuriaren blogean publikatu dute eta "Irabazitakoen Sarreren Kreditu Fiskal Aurreratua" ezabatzea ezartzen du. Kreditu horren bidez, seme-alabak dituzten zergadunek kreditu fiskalaren zati bat urteko nominen bidez lor dezakete.
"Programa hau ez da eraginkorra eta normalean akatsak sortzen ditu, desagertu egin behar da", adierazi du Dan Pfeiffer Etxe Zuriko komunikazio zuzendariak.
Horretaz gain, Hezkuntza Saileko 38 programak 11 programetan bateratzea proposatu du Obamak, gehiegizko gastuak ezabatzeko.