Istripua Nafarroan
Gizon bat hil da Tutera eta Corella artean izandako istripu batean
Erredakzioa
Beste pertsona bat ere zegoen kotxean, 31 urteko gazte bat, buruan zauri bat egin du istripuaren ondorioz eta ospitaleratuta dago.
35 urteko gizon bat hil da Tuterako Reina Sofia Ospitalean 08:27etan Tutera eta Corella batzen dituen errepideko (NA-160) bosgarren kilometroan izandako istripu batean egindako zaurien ondorioz.
Istripua izan duen kotxean, Skoda Fabia bat, beste pertsona bat ere zegoen, 31 urteko gazte bat, buruan zauri bat egin du istripuaren ondorioz eta ospitaleratuta dago, Nafarroako Gobernuak esandakoaren arabera.
Nafarroako Larrialdi Agentziak Tuterako suhiltzaileak eta bi anbulantzia bidali ditu istripua jazo den lekura. Corellako mediku eta erizain bat ere egon dira bertan.
Bestalde, Trafiko talde bat eta istripuaren arrazoiak eta nondik norakoak ikertuko duen talde bat bidali du Foru-Poliziak NA-160 errepideko bosgarren kilometrora.