ACB (20. jardunaldia)
Lagun Aro-Cajasol (47-56): Porrot ulertezina
S.L.
Erredakzioa
Partida kontrolpean izan du Gipuzkoako taldeak, baina bost minututan garaipena eskuratu du Cajasolek. Jokalariak, entrenatzailea eta zaleak, kopetilun.
Lagun Aro Guipuzkoa Basketek porrot mingarria, seigarrena jarraian, jaso du etxean Cajasolen aurka 47-56 galduta.
Ondo hasi da partida Lasoren gizonentzat eta lehen laurdenaren amaieran 16-5ekoa zen markagailua. Kontzentratuta eta garaipena eskuratzeko prest ziren. Bigarren laurdenean ere nagusi izan dira gipuzkoarrak eta atsedenaldira zortzi puntuko aldearekin joan dira (29-21).
Joan Plazarenek hirugarrenean hobetu dute jokoa eta donostiarrek dena eman behar izan dute markagailuan aurretik jarraitzeko (36-35). Baina azken hamar minutuetan galduta eta urduri agertu da Lagun Aro eta Cajasolek egoera baliatu du garaipena eskuratzeko.
Ftxa teknikoa:
47.- Lagun Aro GBC: SergioSanchez 11), Panko (7), Ignerski (6), Doblas (6), Detrick (1)- hasierako bostekoa- Hopkins (2), Uriz, Miralles (6), Barbour (8)