Diplomazia-gestioak
Espainia, Mali eta Mauritania elkarlanean, bahitutakoak askatzeko
Erredakzioa
Espainiak Somaliarentzat laguntza bilatu eta Mauritanian bahitutakoen egoera aztertu du. Moratinosen hitzetan "zuhur jokatu" behar da era Zapaterok Somalia egonkortzeko beharra aipatu du.
Espainiako Gobernuak Somalia terrorismoa eta pirateriaren gune ez bihurtzeko deia egin du. Horretaz gain, Mauritania eta Maliko gobernuekin batera, Islamiar Magrebeko Al Kaidak bahitutako hiru lagunen egoera aztertu du.
Bi gai hauek izan dira Jose Luis Rodriguez Zapaterok Afrikako Batasuneko Goi Bileran hizpide izan dituenak. Bilera Adis Abeban egin da eta Zapatero gonbidatua izan da.
Bertan, Miguel Angel Moratinosek Naha Mint Muknas eta Moctar Ouanerekin bildu da, bahitutakoak askatzeko gestioak aztertzeko.
"Lanean jarraitzen dute", esan du Moratinosek eta "zuhurtasunez eta arduraz jokatzea" beharrezkoa dela esan du.
Maliko ministroak adierazi duenez, bere Gobernuak Espainiarekin eta beste herrialde batzuekin elkarlanean jarraitzen du bahitutakoak "ahalik eta lasterrena skatzeko xedez".
Somalia egonkortzea
Bestalde, Somalia egonkortzeko beharraz mintzatu da Zapatero. Presidentearen esanetan "Somalia arriskutsua da" eta beharrezkoa da nazioarteko komunitatearen erantzun "irmoa eta prebentiboa" Somalia terrorismoa, pirateria, narkotrafikoa eta pertsonen trafiko gunea ez bihurtzeko.
Zapatero Sharif Sheik Ahmed Somaliako presidentearekin, Mwai Kibaki Kenyako presidentearekin eta Meles Zenawi Etiopiako lehen ministroarekin bildu da Somaliako egonkortasuna bultzatzen duen nazioarteko bilera bat bultzatzeko.