Itxi

Desagerpena Arga Ibaian

Arga ibaira erori den mutila bilatzen jarraituko dute gaur goizean

Erredakzioa

Erreskate taldeek bilaketa eremua zabaldu dute, 26 urteko gaztea desagertu den tokitik hasi eta Landabengo industrialdera arte.

Igande osoan Arga ibaia, arrakasta barik, arakatzen eman ostean, polizia talde batek desagertutako gaztearen bila jarraituko du gaur goizean.

Igandean, 50 pertsona eta Nafarroako Gobernuaren helikoptero bat ere ibili dira Arga ibaira erorita desagertu den 26 urteko gaztearen bila.

Gertakaria 04:45 inguruan jazo da. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak direla medio, mutila zubi batetik ibaira erori da eta korronteak eraman egin du, Nafarroako Gobernuak azaldu duenez.

Ezbeharraren unean lagunekin zegoen desagertutako gaztea. Laguna uretara erortzea ezin izan dute ekidin eta jarraian 112 larrialdi zerbitzura deitu dute gertatutakoaz ohartarazteko.

Bilaketa eremua zabaltzea erabaki dute eta azken orduotan erreskate taldeak gaztea desagertu den tokitik hasi eta Landaben industrialderaino ari dira lanean.

Nafarroako Larrialdietako Agentziak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari Eugi urtegiko isuria murriztu dezala eskatu dio, Iruñetik ur kopuru gutxiago igaro dadin eta ibaian bilaketa errazteko.

Erreskate taldeak koordinatzeko Iruñeko Magdalena zubian jarri dute.&' || 'nbsp; Bilaketa lanak astelehen goizean hasiko dira berriro.


Bideoak (1)