Almerian
Bi bortxatzaileren zigorra lau urte murriztuta, lesio ezagatik
Erredakzioa
Auzitegi Gorenaren ustez, biktimak jasan zituen zauriak "horrelako erasoetan gertatzen ohi direnak dira". Emakumeak 90 egun behar izan zituen guztiz sendatzeko.
Bortxaketa bat leporatu dieten bi gizoni lau urtetan murriztu die kartzela zigorra Auzitegi Gorenak, legez kanpoko atxiloketa eta zaurien delituak ez egiteagatik.
2004. urteko urrian, erasotzaileek biktima haien autora sartzera behartu zuten Alboxeko (Almeria) azokatik etxera zihoanean. Autoan baztertutako eremu batera eraman eta bertan bortxatu egin zuten.
Biktimak hainbat urradura eta ekimosi jasan zituen, genitaletan pairatu zituen zauriez gain. 90 egun behar izan zituen guztiz sendatzeko eta traumaren osteko estresa du.
Hala ere, Auzitegiaren arabera, ez zen lesio deliturik izan, biktimak pairatutako zauriak "horrelako ekintza kriminaletan sortzen diren arruntak direlako", eta sexu erasoaren delituaren barne daude.
Auzitegiak legez kanpoko atxiloketaren delitua baliogabetu du ere, ustez, sexu eraso bat burutzerakoan "beharrezkoa baita biktima baztertutako toki batera eramatea, lekukorik ez dagoela ziurtatzeko besterik ez bada".
18 urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra 14 urte eta erditan utzi dute azkeneko epaian.