Seigarrena Lehenengo Mailan
Vila-Realek Ernesto Valverde kargutik kendu du
Erredakzioa
Osasunaren aurkako porrotaren ostean (0-2), talde horiaren zuzendaritzak kargutik kendu Athleticeko entrenatzaile ohia. Juan Carlos Garrido izango da bere ordezkoa.
Vila-Realek akordioa lortu du Ernesto Valverderekin lan hitzarmena eteteko, Osasunaren aurkako porrotaren ondorioz (0-2).
Ernesto Valverde aurten Lehenengo Mailan kargua utzi behar izan duen seigarren entrenatzailea da. ''Txingurri'' uda honetan egin zuen Vila-Realera jauzi, Olinpiakos talde greziarrarekin ibilbide arrakastatsua egin ondoren.
Juan Carlos Garridok, Vila-Real B-ren prestatzailea izan denak, hartuko du Castellokoen lehenengo futbol taldearen ardura.