Itxi

Luizia

Eskoriatzako 4 familia ezin izango dira etxera itzuli hilabeteetan

Erreakzioa

Auzokide horien etxeak besteenak baino gehiago kaltetu dira. Luizia ikertu duten teknikarien txostenaren ondorioak iragarriko dituzte gaur.

Eskoriatzako luiziak kaltetutako 24 familietatik lau ezin izango dira haien etxeetara itzuli hilabete batzuetan, haien etxeak besteenak baino askoz gehiago kaltetu baitira. Eskoriatzako Udala non sartuko dituen aztertzen ari da.

Kaltetutako etxebizitzaren ondoko mendi-mazelan gertatzen den lehenengo luizia ez dela diote Eskoriatzako (Gipuzkoa) auzokiideek, baina igandean gertatutakoa baino larriagorik ez da izan.

Igande goizean Aranburu-Zabala kaleko etxebizitza bateko 24 familia kaleratu egin zituzten euriteek eragindako luizi batek lehenengo solairua estali ostean. Lurra etxebizitza baten barruraino sartu da, logelako ohea mugituz. Ez da zauriturik izan.

15 familia Udalak jarritako hoteletan sartu dituzte, eta gainontzeko bederatzi familiak senideen etxeetan igaro dute lehenengo gaua. Egun batzuk igaro arte ezin izango dira haien etxeetara itzuli.

Pedro Lasagabaster Eskoriatzako alkatearen arabera, duela 15 urte antzeko luizi bat sortu zen toki berean eta ez zuten arazoa behar bezala konpondu.

Lasagabasterren ustez, gaur ezagutuko dituzte teknikariek egindako ikerketen ondorioak eta erabaki bat hartu ahal izango dute.

Albisteak (2)

Bideoak (1)